Pribatutasun politika

Legezko oharra

Información general del titular del sitio Web Mallukiza Aroztegia S.L sozietatearen web orrialdeko informazio orokorra. Helbidea: Ibarra kalea 43 - 48300 Gernika-Lumo. I.F.K: B95463915 (aurrerantzean, Sozietatea). Webgune honen titularra da: http://www.mallukiza.com

Webgunera sartu, nabigatu eta orria erabiltzea librea eta doakoa da, baldin eta erabiltzaileak Lege Ohar honetako baldintzak, indarrean dagoen legea, ohitura onak eta Interneten esparruan onartuta dauden portaerak betetzen baditu. Webgunera sartzean edo orrialde honetara sartu ahal diren esteka guztietan, erabiltzaileak bereziki adierazi behar du irakurri duela, ulertzen duela eta “Legezko Ohar” hau onartzen duela. Jarraian datozen baldintzak onartzen ez badituzu, ez ezazu webgunea erabili, errespetatzen ez dituzten erabiltzaileek ez baitute web orrialdea erabiltzeko eskubiderik.


Datu pertsonalak

Sozietateak euren datu pertsonalak eman nahi dizkioten erabiltzaileen datuak izango dituzte soilik, web orrialdeak horretarako ezarritako mekanismoen bidez.
Sozietateari bere datu pertsonalak web orrialde horretan ezarritako prozeduren arabera libre eta boluntarioki komunikatzen dizkion erabiltzaileak, sozietateari datu horiek erabiltzeko baimena ematen dio produktu eta zerbitzuen komunikazio komertzialak bidaltzeko bada, baldin eta erabiltzaileak kontrakoa agintzen ez badu, eta izaera pertsonaleko datu zein informazioaren gizarteko zerbitzu kontuetan indarreko legedia errespetatzen bada.
Baliozko araudiak edozein erabiltzaileri ematen dio aukera bere datu pertsonaletara sartu, zuzendu eta ezeztatzeko, Gernika-Lumoko gure bulegoetara gutuna bidalita.
Erabiltzaileak Sozietateari jakinarazitako datu pertsonalak datu-base automatizatuetan zein ez automatizatuetan gorde daitezke, eta horren titulartasuna Sozietatearena bakarrik izango da. Honek bere gain hartuko ditu informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta kalitatea bermatzen duten teknika, antolamendu eta segurtasunari buruzko neurriak; betiere, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (DPBL) eta hori garatzen duen araudian ezarritakoaren arabera.
Erabiltzaile eta Sozietatearen arteko komunikazioak ez du kanal segurua erabiltzen, eta igorritako datuak ez dira zifratuak. Horrenbestez, Erabiltzaileei eskatzen zaie DPBLko 7. artikuluak bereziki babestutako datuak bezala aurkezten dituen bezalako datu pertsonalak ez bidaltzeko; izan ere, segurua ez den kanal baterako segurtasun- neurriek horiek ez bidaltzea aholkatzen dute.
Erabiltzaileak boluntarioki komunikatutako izaera pertsonaleko datuak langile berrien hautaketara baino ez dira bideratuko, eta konfidentzialtasun osoz erabiliko dira.


Cookien erabilpena

Cookiak gure ordenagailuak zurera bidaltzen dituen fitxategi txiki batzuk dira, ez digute inongo informaziorik ematen ez zure izenaz, ezta zure beste datu pertsonaletaz. Erabiltzailea Mallukiza aroztegiko web orrialdetik nabigatzen dabilenean, zerbitzariak automatikoki zure ordenagailuaren IP helbidea ezagutzen du, bisitaren eguna eta ordua, bisita amaieraren ordua eta ikusi diren sekzio ezberdinen kontsultak.
Mallukiza aroztegiak beste batzuen cookiak erabiltzen ditu Google Analytics-enak hain zuzen. Google Analytics doako herraminta bat da web orrialdeak aztertzeko, gehien bat web orrialdearen jabeak jakiteko erabiltzaileek nola erabiltzen duten bere web orrialdea. Gainera, cookiak aktibatzen ditu zauden lekuko jabetzan eta cookien multzo bat aktibatzen du era anonimo batetan informazioa batzeko eta berarekin informeak egiteko web orrialdeetako joereekin, erabiltzaile bakarrak identifikatu gabe.


Legezko araudia

Honako “Legezko Oharra”, zein Webguneko gainerako edukia, aplikagarria zaion legeria errespetatuz egin dira, batez ere, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, hori garatzen duen araudia eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legea. Eduki horiek berrikusiak eta aldatuak izan daitezke edozein momentutan, indarrean dagoen legeriak izan lezakeen aldaketekin bat egiteko. Kasu horretan, eduki berria aplikagarria izango da aldaketa Webgunean publiko egiten den unetik, Erabiltzaileek eskura dutenean.

Webgunearen erabilera, Erabiltzaileen sarbidea eta horren bidez eginiko nabigazioa barne, askea da. Alabaina, Webgune honetako “Legezko Oharra” eta Espainiako Legedi aplikagarria berariaz onartu eta bete behar dira.