Filosofia
Gure enpresan, lanbide honetan daramatzagun 30 urteotako esperientziak gure eskura dugun makineria modernoaren erabilerarekin bat egiten du. Horrela, produkturik onena eta bezeroen asebetetzea eskaini ahal dugu beti. Urte hauetan, era guztietako lanak egin ditugu, batzuk originalak eta desberdinak, eta geu ere harritu gara lan horiekin. Lan batzuk ikusi nahi badituzu, sartu lanen atalean.
Helburua
Mallukiza aroztegian, badakigu zein den egungo egoera, eta horregatik gure bezeroei ahalik eta aholkurik onenak ematen saiatzen gara, euren benetako beharrizanetara egokituta eta atentzio pertsonalizatua emanda.
Ezagutu gaitzazu
Gaur egun, informazioa leku guztietan dago, baina batzuetan hobeto da tratu pertsonala izatea, edozein zalantza argitzeko.
Bezeroaren garrantzia
Ahoz ahokoaren garrantziaz jakitun gara. Ondorioz, gure aroztegian nahitaezkoa da zerbitzu egokia ematea, hasierako aurrekontutik hasi eta amaierara arte. Hori dela eta, gure premisetako bat bezeroen asebetetzea da.