Eskailerak

Bezero bakoitzarentzako pertsonalizatuta

Software berezia dugu, era guztietako eskailerak diseinatzeko, eta zenbakizko kontroleko makina, bertan zehaztasun osoz fabrikatzeko.
Hori guztia 30 urte baino gehiagoko esperientziarekin lotzen badugu, segurtasuna ematen digu gure bezeroei euren beharrizanetara egokitutako produktua eskaintzeko, akabera onekin. Horixe da, hain zuzen, gure espezialitatea.

Barandak

Hainbat material eta estilo

Mota guztietako barandak jar ditzakegu; bai zure eskaileraren gehigarri moduan, bai edozein espazio ixteko, goitegia zein balkoia izan. Barandak egiteko hainbat material mota erabiltzen ditugu: egurrezko baranda klasikotik hasi, eta altzairu herdoilgaitzeko modernoetara, kristal sofistikatutik pasatuta.

Leihoak

Itxituretarako kalitatea

Egurrezko leihoak egiten ditugu, eta hainbat motatako leihoak jartzen ditugu; hala nola, egurrezkoak, mistoak egurrezkoak eta aluminiozkoak. Hauek guztiak dagokien CE markatuarekin, gure produktuen kalitatea ziurtatuta, laborategiko entsegu zorrotzen bidez.

Ateak

Segurtasuna eta dotoretasuna

Sarrerako ateak egur trinkoz neurrira egiten ditugu. Segurtasun gehiago emateko hiru puntuko sarraila automatikoak erabiltzen ditugu. Bestalde, perimetro osoan gomazko juntura erabiltzen dugu, baita beheko estankotasun burleta ere, produktu trinko eta dotorea eskaintzeko, isolatze akustiko eta termiko egokiarekin.


Barruko ateei dagokienez, modelo askotako gamak ditugu akabera desberdinekin; moldura klasikoetatik hasi eta lakatuetara, baita leunak ere, mota askotako grekekin eta inkrustazioekin.

Zoruak

Berotasuna eta sendotasuna

Egur mota guztietako zoruak jartzen ditugu hainbat materialekin, zure etxeari berotasun ukitua emateko. Tarima klasikotik hasi, eta parket modernoetaraino, hiru geruzako tronadura egonkorretatik igarota.

Nahieran

Lan pertsonalizatuak bezero bakoitzarentzat

Daukagun ezagutza eta makinariari esker, bezero bakoitzari gure produktuak pertsonalizatuta eskaintzeko gai gara. Urte hauetan guztietan, egurrarekin lan asko egin dugu, teknika berriak ezagutu, eta beste batzuk hobetu ditugu.